Jarraitu enlace a facebook enlace a twitter

ABS Entertainment Service

ABS Entertainment Service argiztapen enpresak 25 urtetik gora darama ikuskizunaren zerbitzura lanean. Era guztietako proiektuetan parte hartzeko aukera izan dugu: musika kontzertuak, jaialdiak, birak, antzerkiak, dantza, azokak, ikus-entzunezko lanak, enpresa-komunikazioa, telebista, kirol jarduerak,...Aniztasunerako gaitasuna da gure enpresaren ezaugarrietako bat.

Lan horietako bakoitza era sortzaile eta eraginkorrean burutu dugu, punta-puntako ekipamendu teknikoa eskainiz, batetik, baina, eta hau da garrantzitsuena, proiektu bakoitzaren berezitasunei modu egokian erantzuteko modu profesional taldea jarriz, baliabideei ahalik eta errentagarritasun handiena ateratzeko.